genetadio
genetadi
GENETADI BIOTECH SL 2005. urtean Bizkaian sortutako enpresa berri bat da, diagnostiko genetikoaren tresna berriak garatzen ditu eta ginekologia eta onkologia sektoreetan espezializatu dena. BEAZ-ek, Bizkaiko Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatu dute bere sorrera Biobask 2010 plangintzaren barruan.

2009. urtetik aurrera Genetadi Berrikuntzaren Euskal Agentziaren (INNOBASQUE) kide da sormena, berrikuntza, eta ekintzaile izpiritua bultzatzeko. Gainera Berrikuntza Sistemaren Nazioartzeratzeko Kontseilu Exekutiboaren Zuzendaritzako partaide da Innobasque-ko gobernu batzarren barruan.
Nazioarteratze plangintza barruan Genetadi Biotech-ek Mexikon zuen egitura garatzen jarraitu du eta honela GENETADI MEXIKO elkartea sortu du, berrikuntza teknologikoa, ikerketa proiektuen partaidetza eta Hego Ameriketako mediku taldeekin batera osasun zerbitzuen hobekuntza bultzatzeko.

400 metro karratu pasako I+B+b-rako laborategiak ditu Genetadik bere egoitza berrian, hauen bitartez enpresak bere produktu eta zerbitzu eskeintza zabaltzen du. Laborategiak teknologi berritzaileak dituzte genomika, trankriptomika, proteomika eta metabolomika arloan.
Genetadik dituen ikerketa proiektu eta zerbitzu analitikoen artean hiru arlo nabarmendu daitezke: 1) Biomarkatzaile ez inbasiboen aurkikuntza ginekologi gaixotasunetan, 2) Umeen gaixotasun metabolikoetan metabolito eta proteinen kuantifikazio analitikoa eta 3) Goi mailako kirolarien esfortzo eta errekuperazio biomarkatzaileak (kirol medikuntza).
EMP_GENE_TXT3b1
EMP_GENE_TXT3b
genetadi
biotech, s.l.


Parque Tecnológico de Bizkaia
Edificio 502
48160 - Derio (Vizcaya)
SPAIN / ESPAÑA
Tel.: +34.944.044.343
Fax: +34.946.566.628
E-mail: info@genetadi.com